Navarra Zirkular

Navarra Zirkular enpresetan ekonomia zirkularraren ezarpena sustatzeko lankidetza publiko-pribatuko ekimena da.

Nafarroak 2007tik dihardu ekonomia zirkularra lantzen, hainbat proiektu eta agendarekin. 2016az geroztik, Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko 2030 Agenda Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (S3) 7. erronkaren bidez zehazten ari den tresna da.

2021ean Estrategiari jasangarritasuna zeharkako lehentasun gisa gehitzen dion S4ra igaro ondoren, 7.erronkak Navarra Zirkularren babespean ahaleginak bideratu eta eragile guztiak biltzen ditu, Nafarroako enpresetan trantsizio ekologikoa errazteko helburuarekin.

Zer ulertzen dugu ekonomia zirkularra esaten dugunean?

Ekonomia zirkularra baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea bilatzen duen jasangarritasunerako eredu ekonomikoa da, materialak, produktuak eta haien osagaiak prozesu zirkularretan mantentzean oinarrituta. Prozesu horien bidez, balio-bizitza amaitu ondoren balio-katera itzul daitezke. Erabilerak kontsumoa ordezkatzen du, eta kontsumoa ziklo eraginkorretan baino ez da gertatzen.

Navarra Zirkularren ikuspegi orokorra:

Esparru estrategikoa

Ayudas y subvenciones

Laguntzak eta dirulaguntzak

Formación

Prestakuntza
 

I + D + I

I+G+b
 

Emprendimiento

Ekintzailetza
 

Sensibilización

Sentsibilizazioa
 

Finanzas sostenibles

Finantza jasangarriak

Ziurtapena
 

Helburuak

Objetivos Navarra Zirkular

2025erako helburuak hauek dira:

  1. Ekimenari gutxienez 200 enpresa atxikitzea.
  2. Atxikitako enpresa guztien artean gutxienez ekonomia zirkularrean 75 proiektu gauzatzea, banaka edo elkarlanean, gai hauetan:

    a. Berrikuntza produktuaren ekodiseinuan
    b.
    Baliabide eskariaren edo isurien murrizketa
    c.
    Hondakinen murrizketa eta kudeaketa
    d.
     Prozesuen edo zerbitzuen eraginkortasuna

  3. Gutxienez 6 balio-kate aztertzea eta diagnostikatzea.
  4. 200 ikasleri enplegurako prestakuntza ematea.
  5. Administrazio publikoko eta enpresa pribatuetako 100 langile prestatzea.

Gobernantza

Gobernanza : Navarra Zirkular

Sustatzailea:

Navarra Zirkular Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Sodena eta GAN-NIK enpresa publikoek eta LASEMEk sustatzen dute.

Hauek onetsia eta bultzatua:
Helize laukoitzea gehitzen duen S4ko Zuzendaritza Batzordeko enpresa, kluster eta erakundeek onartu eta bultzatutako proiektua da. S4ko Zuzendaritza Batzordeari aldian behin emanen zaio aurrerapenen berri. Batzorde horretako enpresek Navarra Zirkularren jardueretan parte hartuko dute batez ere. 

Kudeaketa:
Navarra Zirkularren eguneroko kudeaketak proposamenak jaso eta enpresen parte-hartzea kudeatuko duen Nafarroako Gobernuko eta enpresa publikoetako departamentu eta diziplina anitzeko talde bat biltzen du. 

Zergatik orain?

Nafarroa ekonomia zirkularrean ari da lanean 2007tik, Europako hainbat proiektutan parte hartuz:

  • 2007-2013

    Partaidetza ETEen artean ekoekonomia eta ekoberrikuntza sustatzeko ENECO eta ENECO2 proiektu europarretan.

    Info gehiago

  • 2018

    SCREEN - Synergic Circular Economy across European Regions proiektua amaitu zen.

    Info gehiago

  • 2018

    ORHI proiektua: Ekonomia zirkularraren bultzada nekazaritzako elikagaien industrian.

    Info gehiago

  • 2019

    LCA4Regions proiektua. Ingurumen-politikako tresnen ezarpena, Bizi-zikloko Metodologiak aplikatuz.

    Info gehiagio

  • 2020

    RCDiGreen proiektua amaitu zen. Eraikuntzako hondakinen ekonomia zirkularra.

    Info gehiago

  • 2020

    Nafarroako ekonomia zirkularreko enpresen lehen katalogoa “Circular Navarre Catalogue”.

    Info gehiago

Gaurkotasuna

Impulso a la Cátedra Economía Zirkular y Sostenibilidad para acelerar la Transición Circular en Navarra

La Universidad Pública de Navarra (UPNA) y la sociedad pública Orekan han puesto en marcha la nueva Cátedra Economía Zirkular y Sostenibilidad, una iniciativa que nace con el objetivo de reforzar la implantación de la economía circular en el tejido empresarial navarro mediante actividades de investigación, formación, innovación y transferencia de conocimiento.

Leer más »

Bioeconomy and Competitiveness days

Los próximos 17 y 18 de junio de 2026 Pamplona contará con la celebración de BIOECOMP – Bioeconomy and Competitiveness Days, un evento internacional que reunirá a actores clave del ecosistema europeo para analizar el papel de la bioeconomía en el desarrollo industrial del futuro.

Leer más »

Resultados de colaboración del proyecto ECIV 2025

Queremos agradecer sinceramente la implicación de todos los agentes que han formado parte de este proceso. Su compromiso ha sido clave para hacer posibles estos avances. Seguimos contando con vosotros para avanzar en la resolución de los retos identificados, manteniendo el contacto y reforzando las sinergias que ya están dando sus frutos dentro de este ecosistema de innovación circular.

Leer más »

Harpidetu gure buletinera

Ez galdu zure posta elektronikoko eguneratze berriak
Ponte en contacto con Navarra Zirkular

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin